Orriak

urtarrila 13, 2015

Proiektua

"Itaken bila" online garatuz joango den eleberria da.

Eskerrak emanez hasi nahi dut, publikoki, proiektu hau abiatzeko martxan jarritako crowdfunding kanpainan zuon babesa eskaini didazuen guztioi. Publikoki, baita ere, berresten dut hemen zuokin behin hartutako konpromisoa: eleberria bukatutakoan, liburu bana jasoko du opari babesleetako bakoitzak, esker onean. Eta ongi etorria, nola ez, abentura honetara gerora batu zaretenoi ere.

Denbora luzeko erlazio bat bukatu berri, munduan bere lekua aurkitu ezinda dabilen protagonista nagusi baten istorioa jorratuko da eleberrian, errealitatea eta fikzioa uztartuz hastera doan odisean.

Eleberria 18 ataletan egituratuko da, idatzi ahala kapitulu berri batekin elikatuz joango dena. Irakurleak, hala nahi badu, bere iradokizun, zuzenketa edo dena delakoak egiten joateko aukera izango du.

Norabide ezjakineko eleberri itxuraz nahaspilatu baina, era berean, lineal bat da proposatzen dena, bukaeran hari-mutur denak lotzea helburu duena, eta orduan soilik hartuko duena zentzua bere osotasunean.

Bitartean, saiatuko naiz kapitulu bakoitzaren bukaeran, hausnarrerako galdera-pista batzuk airean uzten.
   
Dagoeneko eskuragarri dauden kapituluak:


01. Telemako

02. Nestor

03. Proteo

04. Kalipso

05. Loto-jaleak

06. Hades

07. Eolo

08. Lestrigoiak

09

10

11

12

13

14

15

16

17

18